2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala

LIMONADA - MIKEL ETA AUGIE


OSAGAIAK
6 limoi zukua
Azukrea norberaren
Ur hotza
Izotza




EGITEKO ERA


  • Lehenik, limonada egiteko, pitxer edo txarro handi batean, koilarakara handi bat azukrekin nahastuko dugu limoi zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko


  • Jarraian, izotz koskor eder batzuk erantsiko  ditugu  eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra. Ondoren ongi nahasiko dugu guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu erants dezagun azukrea edaria goxo-goxo utzi arte.


Banana Split - Nora eta Beñat



Osagaiak

-banana heldu bat


-bainila, txokolatea eta marubi izozkia

-txokolate saltsa

-esnegain harrotua






























Egiteko era

1.Hasteko bitan zatitu eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua.

2.Ondoren hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinek bere zapore berezi eta esnegain harrotua zabalduko du gainetik, koilara batez.

3.Bukatzeko txokolate saltsa ongi igurtziko dugu guztia  eta mahairako prest egongo da.

GAZTA KREMA FRUITU GORRIEKIN - Oihana eta Naia

Osagaiak

-Mascarpone gaztaren krema litro bat,hotz-hotza
-Fruitu gorri garbi eta xukatuak(4 eskukada)
-50 azukre-hautsa















Egiteko era

- Lehendabizi, gazta-krema hotz-hotza kristalezko 4 kopa altutan paratuko dugu.
- Gero, krema aldez aurretik egina izan genezake, ongi gordea hozkailuan.
- Ondoren, hala egiten badugu, kopak ongi eztalirik izan behar ditugu ez usain ez zapore bitxirik har ez  dezaten.
- Uratik pasatu  beharra duten fruitu gorriak ongi garbitu(andere mahatsak,marrubiak),beste batzuen kasuan hobe da uretik ez pasatzea,desegin ez daitezen (masustak,mugurdiak basoko marrubiak);horiekin aski da txortenak eta itsatsita dauzkaten hostoak kentzea.
- Bukatzeko, krema zerbitzatzeko orduan, par-par bota fruitu gorriak, oparo,eta gero gainetik azukre-hautsa, elurr
a bezala gelditu dadin fruitu-tontor hori.


Mazedonia - Julene eta Alex

 OSAGAIAk
-Sagar bat
 -Udare bat
-2 banana
-pinaburu erdi bat
-meloi gozo erdi bat
-2 limoi berderen edo 2 limaren azala,birrindurik.
-eskukada bat marrubi.
-eskukada bat mugurdi
-mahats mordo bat,aletua.
-2 kiwi
-2 laranja
-2 laranja zukua





EGITEKO ERA
 1.Lehenengo, zuritu eta dadotan, ataletan edo xerretan zatituko dugu fruta guztia.
Marrubiak laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak,zanpaturik gerta daitezen.
Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin.
2.Bukatzeko, fruta guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta
  laranjan zukua.Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan.
Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.


TXOKOLATE MOUSSEA - LEIRE ETA NORA U

OSAGAIAK:

300g txokolatea ilun, kalitate onekoa.
 

2 arrautz eta 2 gorringo








5 koilarakada azukre









Litro erdi esnegain,harrotua.











EGITEKO ERA:

 1 Lehenengo, ontzatan moztu eta gopor batean sartuko dugu mikrouhinetan, indar apalenean, ur dadin.

 2 Bitartean,  hagaxkaz  joko ditugu,  beste gopor batean, gorringoak eta arrautza 3 koilarakada azukrea, orea loditzen eta zuritzen hasia dela sumatu arte,.gainera, beste 2 koilarakada azukreak erantsiko dizkiogu tinko harroturiko  esnegainari.

3 Jarraian,azukrrearekin jotako arrautzekin nahasiko dugu.

4 Gomazko espatula batez erantsiko diogu ondoren ore hau esnegain harro azukreztatuari, goitik behera leunki nahasiz, moussea ahalik eta harroena izan dadin. Ez azkar jo, esnegain harrotua apal ez dadin.

5 Azkenik,  Goporretan  edo portzelanazko pote  txikitan  banatuko dugu  nahastura, eta ongi tapatuta edukiko ditugu hozkailuan, jan aurretik.

LIMONADA TIFFANY ETA NOA


Osagaiak 

  • 6 limoi zukua

  • Azukre,norberaren gogoa

  • Ur hotza

  • Izotza

 Egiteko era

  1. Lehenbizi, limonada egiteko,pitxer edo txarro handi batean,hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu limoi zukua.Bizkor nahasiko dugu, dena, azukrea ongi disolbatzeko.
  2. Jarraian, izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu eltzeraino txarro edo pitxerra.
  3. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. 
  4. Bukatzeko, dastatu eta azukre gehiago behar badu,erants dezagun azukrea,edaria goxo-goxo utzi arte.





2017(e)ko abenduaren 14(a), osteguna

MAMIA EDO GATZATUA- AIUR ETA AITOR

OSAGAIAK

-6 pote betetzeko











-Ardi esnea, litro bat


 -Gatzagi likidoa


-Gatza


EGITEKO ERA
1
Lehenengo bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten ipiniko dugu esnea, eta irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik.

2
Gero ternometro batez neurtuko dugu esnearen tenperatura eta itxaron egingo dugu 37º ingurura jaisten  den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe (horixe baita tenperatur neurtzeko beste modu bat, ternometrorik ez badugu).

3
Jarraian aukeratutako pote horietan banatuko dugu mamitzen, giroko tenperatura eta ukitu gabe 15 bat minutuan.

4
Azkenik, esnea irakin ondoren, gainazalean sortzen den esnegaina  hartu eta mamia egiteko poteetan banatzen dute batzuek esnea isuri bezain pronto, pote horietako bakoitzaren gainezalean koipe geruza gera dadin.



BANANA SPLIT - IZARO ETA NAHIKARI

OSAGAIAK:
.Banana heldu bat












.Bainila,txokolate eta marrubi izozkia












.Txokolate saltsa









Esnegain  harrotua



.








EGITEKO ERA
Lehendabizi,bitan zatitu eta errtilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua.
Ondoren hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik,zeinak bere zapore berezi,eta esnegain harrotua
zabalduko dugu gainetik,koilara batez.
Bukatzeko txokolate satsas ongi igurtziko dugu ondoren guztia,eta mahairako prest egongo da.

2017(e)ko azaroaren 16(a), osteguna

Txibi Garbantzu Entsalada- Joseba eta Alain


OSAGAIAK

-Txitxirio edo garbantzu pote bat 400 g inguru
-8 txibi ale garaiakoak hobe
- Arrautza bat
- Piper berde bat
- Piper gorri bat
- Tipulina ale bat
- Ozpina
- Olioa
- Gatza
- Tomate ale bat
- Piper hautsa
- Lima bat

EGITEKO ERA

1. Lehendabizi,ura irakiten jarri arrautza egozteko.Bor-bor indartsuan dagoenean,arrautza sartu eta 8 minutu itxaron.Ondoren uretik atera eta hozten utzi.

2.Gero txibiak garbitu buelta eman gabe.Azalean dago zapore guztia.

3. Ondoren txitxirio edo garbantzuak uretik pasa potean eduki ditzakeen kontzerbagarrien gustua kentzeko.

4.Tipulina eta bi piperrak, arrautzekin batera ahalik eta dado txikienetan egin.

5. Bol batean, txikitutakoak eta garbantzu egosiak, ozpina eta olioarekin busti nahieran.

6. Lima ur tanta batzuk gehitu eta 10 min bere horretan utzi.

7. Bitarte honetan, txibiak plantxatik igaro.Alde bakoitzeko 20-30 seg olio pitin batean laguntzaz.

8. Amaitzeko, tomatea moztu nahi den moduan, garbantzu eta piper nahasketa gaineratu. Azkenik, txibi egin
berriak ezarri.

Gozatu eta on egin!