-6 pote betetzeko

-Ardi esnea, litro bat

-Gatzagi likidoa

-Gatza

EGITEKO ERA
1
Lehenengo bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten ipiniko dugu esnea, eta irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik.
2
Gero ternometro batez neurtuko dugu esnearen tenperatura eta itxaron egingo dugu 37º ingurura jaisten den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe (horixe baita tenperatur neurtzeko beste modu bat, ternometrorik ez badugu).
3
Jarraian aukeratutako pote horietan banatuko dugu mamitzen, giroko tenperatura eta ukitu gabe 15 bat minutuan.
4
Azkenik, esnea irakin ondoren, gainazalean sortzen den esnegaina hartu eta mamia egiteko poteetan banatzen dute batzuek esnea isuri bezain pronto, pote horietako bakoitzaren gainezalean koipe geruza gera dadin.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina