OSAGAIAK
-Txitxirio edo garbantzu pote bat 400 g inguru-8 txibi ale garaiakoak hobe
- Arrautza bat
- Piper berde bat
- Piper gorri bat
- Tipulina ale bat
- Ozpina
- Olioa
- Gatza
- Tomate ale bat
- Piper hautsa
- Lima bat
EGITEKO ERA
1. Lehendabizi,ura irakiten jarri arrautza egozteko.Bor-bor indartsuan dagoenean,arrautza sartu eta 8 minutu itxaron.Ondoren uretik atera eta hozten utzi.
2.Gero txibiak garbitu buelta eman gabe.Azalean dago zapore guztia.
3. Ondoren txitxirio edo garbantzuak uretik pasa potean eduki ditzakeen kontzerbagarrien gustua kentzeko.
4.Tipulina eta bi piperrak, arrautzekin batera ahalik eta dado txikienetan egin.
5. Bol batean, txikitutakoak eta garbantzu egosiak, ozpina eta olioarekin busti nahieran.
6. Lima ur tanta batzuk gehitu eta 10 min bere horretan utzi.
7. Bitarte honetan, txibiak plantxatik igaro.Alde bakoitzeko 20-30 seg olio pitin batean laguntzaz.
8. Amaitzeko, tomatea moztu nahi den moduan, garbantzu eta piper nahasketa gaineratu. Azkenik, txibi egin
berriak ezarri.
Gozatu eta on egin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina